XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zergatik behartzen gaituzte lo egitera guretzat ona ez bada? - galdetu zuen ozenki.

- Badakizu, gurasoekin ez dago ezer ulertzerik - erantzun zion segituan Marmarrek - hobe dugu buelta gehiagorik ez ematea eta marrazkiak ikustera joatea.

Besteak ados azaldu ziren eta hurrengo egunera arte agurtuz, bakoitza bere etxera abiatu zen korrika.

Maritxu auzoan paseatzen geratu zen ordea, bakarrik.

Argitu egin nahi zuen Marijoren sekretuak bere baitan utzitako kezka.

Etxe aldera zihoala, erabaki bat hartuta zuen, bere amari galdetuko zion kontu horren zergatiaz.

Etxera iritsita ordea, marrazkiak aspalditik hasiak zirenez, instant batean murgilduta zegoen Dragoi Bolaren gorabeheretan, beste ezertaz gogoratu gabe.

- Jobe, gaur ze pozik nagoen - bota zuen bat-batean telebista itzaltzean.

Amonak bere betiko sofan eserita, ezer esan gabe begiratu dio, dagoeneko ohituta baitago Maritxuren umore onera.